CEAR EUSKADI – BIZKAIA

Errefuxiatu, herrigabe eta nazioartearen babesa behar duten etorkinen edo/eta gizarte-bazterkeria egoeran daudenen giza eskubideak eta garapen integrala defendatu eta sustatzea.

CITE – EUSKADI CCOO

Lan, gizarte eta atzerritartasun arloan laguntza eta aholkularitza emateko eta etorkinen inguruko sentsibilizazio jarduerak burutzeko lan egiten du.

BIZITEGI

Gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden Bizkaiko pertsonen gizarteratzearen alde lan egiten du, sentsibilizazio eta salaketa ekintzen bidez beren bizi-baldintzak hobetzera bideratutako esku-hartze prozesuen bidez.

BERRIZTU – HEZIKETA ELKARTEA

Emakume, familia, haur, nerabe eta harremanetarako eta lanerako zailtasunak dituzten helduei laguntzeko beste aukera bat kudeatzen eta garatzen duen heziketa-elkartea.

BAKEAZ

Bakean, justizian, berdintasunean eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako nazioarteko harreman eredu baten alde lan egitea, ikerketa lanak argitaratu eta iritzi publikoa sentsibilizatzea.

AMIARTE

Diziplina arteko sorkuntzarako arte tailer bat da; esperientzia artistiko eta profesionalak partekatzen dira egoera zailetan dauden pertsonekin.