IDEASUR

Euskadiko etorkinen integraziorako eta hegoaldeko herrialdeetan kooperazio proiektuak aplikatzeko tokiko ekimenak garatzen ditu.

HEGOA

EHUren barruan lan egiten du heziketa, ikerketa eta sentsibilizazio arloko garapen eta nazioarteko kooperazio institutu moduan.

GOIZTIRI

Gizarte eraldaketan lan egiten du eta gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonen egoera aldatzera bideratutako ekimenak sustatzen ditu.

PEÑASCAL FUNDAZIOA

Prestakuntza ematen du planteamendu integral baten ikuspuntutik, ikasleak lan eta gizarte arloan eta arlo pertsonalean arazoei aurre egiteko gai izan daitezen.

ELLACURIA FUNDAZIOA

Partaidetza sozial, antolakuntza eta ahalduntze prozesuetan laguntzen du. Kultura eta erlijio arteko topaketak eta harremanetarako aukerak ematen ditu. Sentsibilizazioa eta ikerketa lantzen ditu. Politika publiko inklusiboak, unibertsalak eta aniztasunaren kudeaketaContinue reading ELLACURIA FUNDAZIOA

ADSIS FUNDAZIOA BILBAO

Pertsona eta talde pobretuen sustapenerako lan egiten du, batez ere gazteak, pertsona guztiek modu profesional eta pertsonalean garatzeko eskubide eta aukera berdinak izan ditzaten.

ETORKINEKIN BAT

Etorkinen gizarteratze eta laneratzea sustatu eta elkarbizitza baketsu eta anitza izatearen alde lan egiten du.

ELKARBANATUZ

Gizarte bidezkoago bat eraikitzeko lan egiten du, babesgabetasun egoeran dauden pertsonei laguntza emanez eta eraldaketa soziala oinarri hartuta.

HIESAREN AURKAKO HERRITARREN BATZORDEA

GIBaren prebentzio eta laguntza arloan lan egiten du Bizkaian. GIBaren eta sexu-transmisiozko gaixotasunen aurrean babesgabetasun egoera handian dauden herritarrei ematen die arreta.