ANESVAD

GKE independente eta ez akonfesionala da. Helburu nagusia osasunaren sustapen eta babesari ekarpena egitea da, oinarrizko Giza Eskubidea den heinean.

AMIARTE

Diziplina arteko sorkuntzarako arte tailer bat da; esperientzia artistiko eta profesionalak partekatzen dira egoera zailetan dauden pertsonekin.

BAKEAZ

Bakean, justizian, berdintasunean eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako nazioarteko harreman eredu baten alde lan egitea, ikerketa lanak argitaratu eta iritzi publikoa sentsibilizatzea.

BERRIZTU – HEZIKETA ELKARTEA

Emakume, familia, haur, nerabe eta harremanetarako eta lanerako zailtasunak dituzten helduei laguntzeko beste aukera bat kudeatzen eta garatzen duen heziketa-elkartea.

BIZITEGI

Gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden Bizkaiko pertsonen gizarteratzearen alde lan egiten du, sentsibilizazio eta salaketa ekintzen bidez beren bizi-baldintzak hobetzera bideratutako esku-hartze prozesuen bidez.

BILBOKO ELIZBARRUTIKO CÁRITAS

Elizbarrutiko Elizaren gizarte eta ongintza erakundea. Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden Bizkaiko familiei ematen die arreta, boluntarioen lana oinarri. Ekintza integrala garatzen du, banakako laguntza-prozesuen edo gizarteratze-ibilbideen bidez pertsonen gaitasunak sustatuz.

CITE – EUSKADI CCOO

Lan, gizarte eta atzerritartasun arloan laguntza eta aholkularitza emateko eta etorkinen inguruko sentsibilizazio jarduerak burutzeko lan egiten du.

CEAR EUSKADI – BIZKAIA

Errefuxiatu, herrigabe eta nazioartearen babesa behar duten etorkinen edo/eta gizarte-bazterkeria egoeran daudenen giza eskubideak eta garapen integrala defendatu eta sustatzea.