Lantaldea

Soraia Chacón Ramos

Koordinatzaile nagusia da, eta 25 urteko ibilbidea du erakundean: lehenik komunikazio-arduradun gisa, eta ondoren koordinazio-lanetan. UPV/EHUn Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziaduna, urtebete egin zuen Bordeauxen (Frantzia) Europar Batasuneko beka bati esker (Socrates Erasmus Programa). Ondoren, INEDIko Diseinu Grafiko eta Nortasun Bisual Korporatiboko Masterra eta UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Marketin Masterra egin zituen. Etengabeko prestakuntza osatzeko, ESADEko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Zuzendaritza eta Kudeaketako graduondokoa eta Gizarte Lidergo eta Berrikuntzako graduondokoa egin zituen. Bere ibilbidean nabarmentzekoa da Sareen Sarean egindako ordezkaritza instituzionaleko lana; izan ere, euskal gizarte-sektoreko lehendakaria izan zen 2022tik 2025era.

Nerea Layna Allue

Elkarte-sendotzearen arduraduna da, eta ezagutzaren kudeaketaren alorrean duen ikerketa-esperientzia eskaintzen du. Deustuko Unibertsitatean Psikologian lizentziaduna da, Gizarte Esku-hartzearen Psikologian eta Drogamenpekotasunetan espezializatua. Bere ibilbide profesionalaren zati handi bat Deustuko Unibertsitatean ikertzaile gisa garatu du, batez ere bazterkeriarekin, etxegabetasunarekin eta esku-hartze prozesu eta ereduekin lotutako gaiak ikertuz, ikuspegi feministatik. Horrez gain, Bizkaiko HIESaren Aurkako Batzordeak kudeatutako Hasiera Gizarteratze Zentroan lan egin zuen. Era berean, ikuspegi feministadun formakuntzak eta tailerrak ematen ditu erakunde eta instituzio publiko ezberdinetan.

Naiara Vink Larruskain

Gizarte-eraginaren eta komunikazio estrategikoaren arduraduna da. UPV/EHUn Kazetaritzan doktorea eta unibertsitate berean Multimedia Komunikazioan eta Gizarte Komunikazioan graduondokoa, hamar urte baino gehiagoz aritu da kazetari gisa hainbat irrati eta telebista-katetan, EiTB edo Vocento bezalako komunikazio-taldeetan. Gaur egun, koordinakundeko lana eta akademiako jarduna uztartzen ditu. EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean irakaslea da, Kazetaritza Sailean. Bere ikerketa-arloak generoarekin eta migrazioekin, emakumeen lidergoarekin, komunikazio-enpresetan emakumeek lan-merkatura sartzeko aukerekin eta genero-deserosotasunek garapen profesionalean duten eraginarekin lotuta daude. Azken hamar urteotan Bilboko Uribarri auzoan irakurle-klub feminista eta komunitario bat koordinatu eta dinamizatzen du.