SIKAP – EUSKADIKO FILIPINAR ELKARTEA

Euskadin bizi diren Filipinetako herritarrak elkarren artean bildu eta gizarteratzen laguntzeko eta erakunde eta elkarteekin batera aritzeko helburua duen elkartea.

BOLIKOSTARREN BIZKAIKO ELKARTEA

Euskadin bizi diren bolikostarren arteko elkartasuna sustatu, beren gizarteratzea bideratzea eta elkarren aitortzarako kultur ekintzak egitea.

ALHOUDA ELKARTEA

Etorkinen inguruko irudi positibo bat ematea, etorkinen eta euskal gizartearen artean kultura partekatzea, alfabetatze, tailer eta esku-hartzeen bidez.

KOLONBIA EUSKADI ELKARTEA

Tokiko mailan lan egiten du EAEn bizi diren kolonbiarrei gizarteratzeko laguntza emateko, Kolonbiako kultura hedatu eta garapenerako lankidetza-proiektuak kudeatzeko.