Harresiak Apurtuz erakundeak eskatu du inmigrazioa hauteskunde helburuetarako tresna gisa erabiltzeari uzteko

Harresiak Apurtuz erakundeak eskatu du inmigrazioa hauteskunde helburuetarako tresna gisa erabiltzeari uzteko

 

HAURREN BABESA Koordinakundeak adierazi du zabaltzen ari diren diskurtsoetako askoren subjektuak adin txikikoak direla, eta kontuan izan behar dela beren eskubideak errespetatu behar ditugula adin txikiko diren heinean, beren etorkin izaeraren gainetik.

BERDINTASUNA ETA ELKARBIZITZA Etorkinek herritar gisa egiten dituzten ekarpenak ikusaraztea funtsezkoa da, herritartasun anitz eta inklusiboaren testuingurua sortzeko.

Bilbo, 2019ko martxoa

Aste batzuk baino ez dira falta apirilaren 28ko hauteskundeen inguruko kanpaina hasteko. Hori kontuan izanda, Harresiak Apurtuz, etorkinei babesa emateko Euskadiko GKEen koordinakundea, kezkatuta dago esparru politikoan zabaltzen ari diren diskurtso batzuekin; etorkinak ardatz hartzen dituzten diskurtsoekin, hain zuzen.

Azken asteetan kutsu xenofobo eta arrazista duten mezuak zabaldu dira; horrek desberdintasun egoera, beldurra eta alarma soziala zabaltzen dituzte, eta immigrazioaren erabilera sinple eta arduragabea egiten dute, berez, fenomeno konplexu eta ezaugarri anitzekoa izanik. Migrazioa gizateriaren berezko ezaugarri bat izan da, etengabeko eraldaketen dagoena. Beti adi eta arreta handiz egonarazi behar gaituen fenomeno gisa planteatzen da eta, ondorioz, herritarren segurtasunaren ikuspegi hutsetik lantzen da. Lotura hori egitearen ondorioak oso negatiboak dira: Aniztasun eta kohesio sozialean bizitzeko aukera zailtzen digu eta pertsonak libre eta modu duinean ibiltzeko eskubidea oztopatzen du, beste batzuen artean.

Lagunduta ez datozen adin txikikoak, jomuga

Zehatzago esanda, diskurtso horietako batzuk lagundu gabe datozen adin txikiko pertsonak jartzen dituzte erdigunean, informazio horien subjektu moduan, kontuan izan gabe, beste ezeren gainetik, adin txikiko pertsonak direla.  Beraz, bereziki larria da kolektibo horren inguruan egiten den diskurtso partidista, hauteskundeetara begira. Horrek urratu egiten du uztailaren 28ko 26/2015 Legea, haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzen duena, eta lehen puntuan honakoa esaten duena: “adin txikiko pertsona guztiek dute eskubidea beren interes nagusia baloratua izateko eta lehentasuna emateko berari dagozkion ekintza eta erabaki guztietan”. Lege horrek, gainera, artikulu honen hirugarren puntuan ere honakoa aipatzen du: “berdintasuna bermatu behar da eta beren babesgabetasun egoeraren ondoriozko diskriminaziorik ez egin”. Zentzu horretan, haurrak ez lirateke hauteskunde eztabaidetan sartu behar, ez bada beren babesgabetasunaren egiturazko arrazoiak lantzeaz ari garela, edota beren egoera hobetzeko proposamenez (prestakuntza proiektuak, zaintza bermatzea, bizi-baldintzak…).

Unicef erakundeak adierazi bezala, haurrak babestearen inguruko gaiak zuzenean lotuta daude “Milurtekoko Garapen Helburuetako” guztiekin: pobrezia desagerraraztea, haurrak eskolaratzea, desberdintasun egoerak ezabatzea… beraz, haurrak babestearen inguruan estali beharreko zerbitzuak ezartzen ez diren bitartean, ezin izango ditugu helburu horiek lortu.

Herritartasun anitza, herritartasun inklusiboa

Harresiak Apurtuz erakundearen ustez, funtsezkoa da etorkinak herritar gisa aitortzea, egiten duten ekarpena ikusaraztea, herritartasun inklusibo eta anitz baten testuinguruan. Harresiak Apurtuzek zera eskatu nahi du, batez ere:

  • Hauteskunde kanpaina arduratsu eta konprometitua, pertsona guztien Giza Eskubide guztien aldekoa. Gainera, momentu hau oso erabakigarria da. Lagunduta ez dauden adingabeko etorkinen eskubideak aitortzeko funtsezkoa da; nabarmendu nahi dugu adin txikikoak direla, eta beren gizarteratze-prozesuarekin lotutako proiektua gauzatu behar dela.
  • Administrazio publikoei eskatu nahi diegu beren eskumenen barruan pertsonak eta beren eskubideak erdigunean jarriko dituzten politika publikoen garapena bideratzeko eta, berariaz, haurrak babesteko. Era berean, Koordinakundeak erakunde arteko mahai baten aktibazioa eskatzen du, migrazioekin lotutako hirugarren sektore sozialeko eragileekin batera, adin txikiko gazte atzerritarren beharrizanei erantzuneko plan integral bat sortzeko.
  • Arartekoari eskatu nahi diogu zabaltzen ari diren diskurtso guztietan pertsona guztion eskubideak babestu daitezen defendatzeko, batez ere, adin txikiko pertsonenak, bereziki babesgabeak izateagatik.
  • Komunikabideei eskatu nahi diegu arduraz jokatzeko, informazioa ematerako orduan zorrotzak izateko, eta arreta berezia jartzeko haurrak protagonista dituzten albisteak zabaltzerako orduan.
  • Herritarrei eskatu nahi diegu, orokorrean, botoa eman aurretik hausnarketa egiteko, diskurtso arrazista eta xenofoboak identifikatu eta baztertzeko.

Azken finean, berdintasunaz eta elkarbizitzaz hitz egitea imajina dezakegun gizarterik onenaz hitz egitea da; Harresiak Apurtuz erakundeko kideok egunero begiratzen diogu helburu horri. Koordinakundearen izenean, gizarte ireki eta anitzaren aldeko apustua egin nahi dugu; horrela, bizi-kalitatea hobetu eta justizia eta berdintasun sozialaren eta iraunkorraren kuotak handitzea lortu nahi dugu.

*Kolore Guztiak elkarteko gazte batzuk parte hartu zuten Donostiako Tabakaleran burututako argazki saioan.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *