Harresiak Apurtuz gizarte inklusibo eta ireki baten eraikuntzan ari da lanean, pertsona guztiek herritartasuna aitortuta eduki dutena; pertsona guztiok aukera, eskubide eta betebehar berdinak edukiko dituguna, etorkinak barne. Koordinakundea, gainera, benetako bakearen kultura baten alde posizionatu da, Giza Eskubideekiko errespetuan eta elkartasun eta justizia sozialaren sustapenean oinarrituta.
Ideologiari dagokionez, balio batzuk ditu oinarri, hala nola harrera, berdintasuna, justizia soziala, aniztasuna, kultura artekotasuna, parte-hartzea eta elkartasuna.
Kudeaketa moduari dagokionez, lankidetza, sorkuntza kolektiboa, kolaborazioa eta elkarrekiko aitortzarekin erlazionatutako balioen bilaketan oinarritzen da.
Zentzu honetan, Harresiak Apurtuz bere lana garatzen duen lan-eremu nagusiak dira:
-
Eraldaketarako eragin politikoa eta soziala
Helburu honen bidez gizarte-eraldaketa sustatu nahi da, are gehiago immigrazioaren aurkako joera geopolitiko nabarmena bizi dugun une honetan. Horretarako, gobernantza-espazioetan parte hartzen dugu, politika publikoetan eragiten dugu eta herritarren kontzientzia indartzen duten narratibak eta diskurtsoak bultzatzeko sentsibilizazio-tresnak sortzen ditugu.
- OE1.1 Gai zehatzen lanketa espezializatua lan-taldeen bidez: azterketa, sareko lana, sentsibilizazio-kanpainak, eragin sozial eta politikoko ekintzak, lurraldetasuna eta feminismoa. Gazteriaren, bakardadeen eta etxebizitzaren arloan aktiboki lan eginez.
- OE1.2 Kanpo-komunikaziorako estrategia baten garapena, online eta offline.
- OE1.3 Arloko argudiategi eta narratiba propio eta adostu baten sorrera.
- OE1.4 Sortutako sare-espazioetan parte hartzea (ZAS - Zurrumurruen Aurkako Sarea), lehendakaritza-kargua betez.
- OE1.5 Sareen Sarean parte hartzea, lehendakaritza-kargua betez, bai eta handik eratortzen diren espazio guztietan ere.
- OE1.6 Autonomia- eta foru-mailako gobernantza-espazioak sustatzea eta horietan parte hartzea.
-
ELKARTE-SAREA INDARTZEA ETA EGITURATZEA
Helburu honek, lehentasunez, koordinakundeko kide diren gizarte-erakundeak indartzea du xede, baita migrazioen arloko elkarte-sarea osatzen duten gainerako erakundeak indartzea ere, eta sare horretako beste ekimen eta espazio batzuk sustatzea.
Indartze hori elkar ezagutzea errazten duten planteamendu, ekintza eta jardueren bidez gauzatzen da; eskubideen arloko oinarrizko informaziorako sarbidea ahalbidetuz; jasotzeko eta entzuteko lankidetza-espazioak sortuz; erakundeen arteko koordinazioa bultzatuz, sinergiak identifikatuta; eta lan-metodologia markoak edo ad hoc sortutako metodologiak aplikatuz, parte hartzeko modu desberdinak eta erakundeen izaera anitza errespetatuta.
- OE2.1 Kide diren erakundeen koordinazioa: entzutea, beharrak identifikatzea, eskaerak jasotzea, bizi-zikloaren jarraipena...
- OE2.2 Informazio-egituraren kudeaketa zuzendaritza-batzordeen, batzar orokorren, lan-taldeen eta abarren esparruan...
- OE2.3 Parte hartzeko sistema nodularrak bultzatzea eta sortzea (lurraldeko elkarte-indartzea-lurraldetasun estrategia).
- OE2.4 Boluntariotza sustatzea kide diren erakundeen bidez. <liOE2.5 Barne-komunikazioko estrategia diseinatzea, ebaluatzea eta etengabe mantentzea.
-
Ezagutzaren kudeaketa
Helburu honek sareko langile teknikoen ikerketa-potentziala baliatzen du erakundeetako erabiltzaileen bizi-testuinguruak aztertuko dituzten ikerketa-prozesuei heltzeko, ikerketa-proiektuetan eta batzorde zientifikoetan parte hartzeko, gizarte-eremuaren eta Akademiaren arteko ezagutza-transferentzia gisa, bai eta artikulu akademikoak eta ponentziak egiteko eta unibertsitate-kongresuetan parte hartzeko ere (ikerketa-gaurkotasunera egokitzeko, argudiategia eta kontzientzia propioa sortzeko, eta eragin politiko eta sozialaren ikuspegitik jarduteko balizko bideak irekitzeko helburuarekin).
- OE3.1. Ikerketa-eremu berritzaileak identifikatzea eta proposamenak garatzea.
- OE3.2. Gizarte- eta erakunde publikoetako eragileak ko-sortzaile gisa identifikatzea.
- OE3.3. Ikerketa-prozesuak kontrastatzeko eta aholkularitza jasotzeko espazio akademikoetan parte hartzea.
- OE3.4. Ezagutza espazio akademikoetan zabaltzea eta aplikagarri egitea.
- OE3.5. Artikulu akademikoen eta ponentzien idazketan parte hartzea, eta kongresu akademikoetara joatea.
-
Jasangarritasuna
Helburu honek Harresiak Apurtuzen jasangarritasun ekonomikoa eta funtzionamenduaren jasangarritasuna bermatuko dituen eragile anitzeko lankidetza-sistema bultzatzea du xede.- OE4.1 Finantzaketa publikoaren bideak identifikatzea eta sendotzea, eta harreman instituzionalen plana garatzea.
- OE4.2 Finantzaketa pribatuaren bideak identifikatzea eta proposamenak garatzea.
- OE4.3 Enpresak eragile gisa txertatzea, 2030 Agendaren esparruan eta sektoreen arteko elkarrizketan lan egiteko.
- OE4.4 Sareko kide diren erakundeekin lankidetzarako aukerak aztertzea.
