Celinen bizitza

Zubietxe Elkartea

Celine Kamerunetik dator.  Baina, egiatan, munduaren bihotzetik datorrela dirudi.

Celinek atea zeharkatzen duenean, munduaren arima sartzen da gelan. Guztiak agurtu ondoren, banan-banan agurtzen gaitu, prisarik gabe. Gure artean ibiltzen da, gutako bakoitzak gaur behar dugun distantzia ondo dakiena bezala.  Lehendabizi eskua ematen digu, eta zelan gauden galdetzen  digu, begietara begira. Horrela aritzen da, banan-banan, une horretan tailerrean gauden pertsona guztiengana hurbilduta; irribarretsu. Berdin da hiru edo hamabost bagara. Ondoren, Celinek besarkatu egiten gaitu. Besarkada jaso nahi dugun pertsona guztiak, berdin-berdin. Nola eta noiz egin ondo dakiela dirudi. Hori dakar Celinek berekin naturaltasun osoz: agurtzearen errituala, onarpenarena. Garrantzitsu den horren eszenifikazioa: inguruan ditugun eta inguratzen ditugun pertsonenganako arreta.  Ondoren, marraztera esertzen da Celine: txoriak, pertsonak, loreak… Eta barre egiteko gogoa pizten zaio.  Arimaren parte da barrea.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *