Harresiak Apurtuz alarma-egoeran kolektibo migratzailearen kontrako diskriminazio eta abusu ekintza desberdinak salatzen ditu

Harresiak Apurtuz alarma-egoeran kolektibo migratzailearen kontrako diskriminazio eta abusu ekintza desberdinak salatzen ditu

Adierazpen honen bidez, Harresiak Apurtuz-ek, Euskadiko etorkinei laguntza emateko elkarte eta etorkinen GKE-en koordinakundeak, alarma-egoeran gure lurraldeko hainbat kaletan kolektibo migratzailearen kontra ematen ari diren diskriminazio eta abusu ekintza desberdinak salatzen ditu.

Arrazakeriaren elementua modu oso argian erakusten duten polizia-jarduerak ematen ari dira, izan ere, jarduera hauek ez dira modu berean hedatzen ari gizartearen osotasunera.

Kolektibo migratzaileen kriminalizazioa

Kaleetan egindako kontroletan jasotako tratuak, larrialdietako aterpetxeetan polizia-kidegoetako kideen gehiegizko presentziak etab. agerian uzten du, hein batean, egungo egoera aprobetxatzen ari direla migratzaileen edo kalteberatasun bereziko beste kolektibo batzuen zati bat geldiarazteko eta/edo kriminalizatzeko.

Gure segurtasun-indarren gutxieneko batek kolektibo horiei arreta ematean edo elkar-eragitean duen inpuniteteak, arrazoi batengatik edo besteagatik konfinamendu orokorraren barruan desplazatzera behartuta dagoen kolektiboa dela kontuan izanik, osasun-krisi honi zein ondorengo krisi ekonomiko eta sozialari hezkuntzaren ikuspegitik aurre egitearen garrantzia azpimarratzen du.

Kulturen arteko bitartekaritza

Jokabide hauek berehala bertan behera uztea eskatzen dugu, baita aurrez aipatutako hezkuntza-bidearen eta kulturen arteko bitartekaritzaren aldeko apostua egitea ere. Honela, euskal herritar guztien artean bereizketarik egin gabe giza eskubideen defentsaren bermatzaile izatea lortuko dugu eta, krisi honen ondoren, gure herritar babesgabeenekiko gizarte aurreratu, zibilizatu eta solidario gisa gogoratuak izan ahalko gara.

Amaitzeko, azpimarratu behar da Harresiak Apurtuz-eko kide diren erakundeek berriro ere beren esperientzia, langile eta oinarri soziala eskaintzen dituztela, modu koordinatu eta bateratuan erakunde publikoekin batera lan egiteko, pertsona erdigunean jarriz.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *