GURE LANA

Harresiak Apurtuz gizarte inklusibo eta ireki baten eraikuntzan ari da lanean, pertsona guztiek herritartasuna aitortuta eduki dutena; pertsona guztiok aukera, eskubide eta betebehar berdinak edukiko dituguna, etorkinak barne. Koordinakundea, gainera, benetako bakearen kultura baten alde posizionatu da, Giza Eskubideekiko errespetuan eta elkartasun eta justizia sozialaren sustapenean oinarrituta.

Ideologiari dagokionez, balio batzuk ditu oinarri, hala nola harrera, berdintasuna, justizia soziala, aniztasuna, kultura artekotasuna, parte-hartzea eta elkartasuna.

Koordinakunde den aldetik, Harresiak Apurtuz-ek etorkin elkarte eta etorkinei laguntza emateko elkarte guztiei lekua egin nahi die, betiere gizarte eraldaketaren helburu partekatuarekin. Horretarako, aintzat hartzen dugu erakunde mota biek beren jarduerei ematen dieten balio erantsia eta bereizia, gizarte oinarriaren zabaltasuna eta parte-hartzea sustatzen duten heinean.

Kudeaketa moduari dagokionez, lankidetza, sorkuntza kolektiboa, kolaborazioa eta elkarrekiko aitortzarekin erlazionatutako balioen bilaketan oinarritzen da.

Zentzu honetan, Harresiak Apurtuz bere lana garatzen duen lan-eremu nagusiak dira:

EKINTZA KOORDINATUAK

Iritzi publiko, gizarte mugimendu, talde politikoak eta administrazio eta organismo publikoei bideratutako sentsibilizazio ekintzak sustatu, defendatu eta ezartzea.

SENTSIBILIZAZIOA ETA SALAKETA

Alde batetik, bultzatzea eta erlazionatutako politika publikoen gainean immigrazioaren eremuarekin, beste GKE batzuekin edo etorkinentzako laguntzako elkarteekin batera, eragitea. Bestetik, ikusgai bihurtzea eta egoera bidegabeak salatzea eta iritzi publiko kritiko eta immigrazioari dagokionez testuinguruan jarritakoa sortzeko beharrezko mekanismoak bultzatzea.

SAREKO LANA ETA SINERGIAK BILATZEA

Erakundeak eta sarea bera sendotzea, sinergiak eta baliabideak bilatuz gure gizarteko etorkinen babesa lortzera bideratutako ekintzak burutzeko.

DENON INTERESA

Interes partekatuak bilatzea etorkinen GKE edo etorkinei babesa ematen dieten GKEen arloko jarduera-esparruarekin erlazionatutako prestakuntza mintegietan.

ESTEREOTIPOAK DESEGITEA

Estereotipoak desegiteko lanean aktiboki parte hartzea iritzi publikoaren aurrean EAEn, etorkin eta errefuxiatuen inguruko gaietan.

HIRUGARREN SEKTORE SOZIALA

Demokrazia parte-hartzaile erreal eta eraginkorreko testuinguruan, Hirugarren Sektore Soziala beraren garapena egokitzen da agente aktibo bezala.