Harresiak Apurtuz-en helburua immigrazioarekin lotutako Hirugarren Sektorearen parte-hartze aktiboa eta eragina sendotzea da, Euskadi ireki, ekitatibo, inklusibo, bidezko, anitz, kultura-arteko, parte-hartzaile eta solidario bat eraikitzeko lanean.

BERDINTASUNA ETA ANIZTASUNA

Pertsona guztiek aukera eta eskubide berdinak eduki behar dituzte gizartean, haien arraza, jatorria, sexua edo gizarte izaera edozein dela ere, modu ekitatiboan eta bakean bizitzeko. Ezinbestekoa da desberdintasunaz ohartu eta kontuan hartzea. Mundua gero eta globalagoa da eta elkarren arteko loturak gero eta estuagoak; horrela izanik, kultura eta arraza desberdinetako pertsonok elkarbizitza baketsua eta aberasgarria izatea da gure erronka handietako bat.

KULTURA ARTEKOTASUNA

Herri, kultura eta etnia desberdinetako pertsonen arteko elkarbizitza posible da eta pertsonok eta gizarteok aberasteko dugun aukera da, gainera.

ELKARTASUNA

Elkar ulertu eta elkar aurkitu beharra daukagu, interesen arteko trukearen aspektu positiboak sortzeko. Desberdina denarekiko elkartasun, elkar-ulertze eta errespetu ezak indarkeria sor dezake, ideia xenofoboak planteatzen dituzten gutxiengoen aldetik.

JUSTIZIA SOZIALA

Desberdintasun sozialak eta pertsona babesgabeenen beharrizanak balantzan jarrita, justizia soziala gizartearen oinarrizko balioa izan behar da, gizakion eta gizartearen garapenerako ezinbestekoa.