Balioak

GURE BALIOAK?

Aniztasuna eta elkarbizitza. Harresiak Apurtuz gizarte inklusibo eta ireki baten eraikuntzan ari da lanean, pertsona guztiek herritartasuna aitortuta eduki dutena; pertsona guztiok aukera, eskubide eta betebehar berdinak edukiko dituguna, etorkinak barne. Koordinakundea, gainera, benetako bakearen kultura baten alde posizionatu da, Giza Eskubideekiko errespetuan eta elkartasun, aniztasun eta elkarbizitzaren sustapenean oinarrituta.

Ideologiari dagokionez, balio batzuk ditu oinarri, hala nola harrera, berdintasuna, justizia soziala, aniztasuna, kultura artekotasuna, parte-hartzea eta elkartasuna.

 

ELKARTASUNA

Elkar ulertu eta elkar aurkitu beharra daukagu, interesen arteko trukearen aspektu positiboak sortzeko. Desberdina denarekiko elkartasun, elkar-ulertze eta errespetu ezak indarkeria sor dezake, ideia xenofoboak planteatzen dituzten gutxiengoen aldetik.

BERDINTASUNA ETA ANIZTASUNA

Pertsona guztiek aukera eta eskubide berdinak eduki behar dituzte gizartean, haien arraza, jatorria, sexua edo gizarte izaera edozein dela ere, modu ekitatiboan eta bakean bizitzeko. Ezinbestekoa da desberdintasunaz ohartu eta kontuan hartzea. Mundua gero eta globalagoa da eta elkarren arteko loturak gero eta estuagoak; horrela izanik, kultura eta arraza desberdinetako pertsonok elkarbizitza baketsua eta aberasgarria izatea da gure erronka handietako bat.

JUSTIZIA SOCIALA

Desberdintasun sozialak eta pertsona babesgabeenen beharrizanak balantzan jarrita, justizia soziala gizartearen oinarrizko balioa izan behar da, gizakion eta gizartearen garapenerako ezinbestekoa.